Mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria

Europa mailan berezia izango den ekimena aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez landa inguruneko biztanleen mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duena. Proiektu pilotuaren lehen fase honetan, aztertuko dira Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepide tartea, nahiz Zerain eta Segura artekoa. https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/mugikortasun-autonomoko-proiektu-aitzindaria-abiarazi-du-gipuzkoak-herri-txikietako-garraio-alternatibak-eraldatzea-helburu

HASI DUGU IKASTURTE BERRIA!

Martxan da berriro ere Donostiako Eskolako Agenda 2030 programarekin batera garatzen dugun webgunea. Bertan partaide guztiekin, ikasle, irakasle nahiz guraso, eduki ugari partekatzen jarraituko dugu: albisteak, jolasak, material didaktikoak, ikerketen emaitzak, foroetako gora-beherak… Aurten 11. Garapen Jasangarrirako Helburua izango dugu aztergai eta honen barruan, Mugikortasun Jasangarria. Ongi etorriak izan zaitezte!

Eskola Agenda 2030 programa berria abian da Donostiako ikastetxeetan

Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Iaz, ikastetxeetako eta hiriko diagnostikoa egin ziren, aurtengoan esku-hartzearen txanda da. Ikasleek hainbat ekintza aukeratu dituzte lehentasunezkoak: energia berriztagarriak hirian eta hiriko puntu kritikoen mapa osatzea besteak beste.

Hasi dugu ikasturte berria!

Martxan da berriro ere Donostiako Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Bertan denok izango dugu parte hartzeko aukera, bai ikasle, irakasle eta gurasoek ere, eta material didaktikoak, jolasak eta albisteak partekatzen jarraituko dugu. Ongi etorriak izan zaitezte!

BADUGU JADA DONOSTIA2030 LOGO BERRIA!

Badira 3 ikasturte EA21 EA2030 izatera pasa zenetik. Agenda berri honek logo berria behar zuela ikusita, lehiaketa antolatu zen partaide diren ikastetxeen artean. Ikastetxe bakoitzari 5 proposamen eskatu zitzaizkion eta jasotakoen artean hona hemen logo irabazlea eta egilearen gelak jasotako sariaren agiria.

ENERGIA MERKE ETA AGORREZINA LORTZEKO ESPERIMENTUEK ARRAKASTA IZATEN ARI DIRA AEB-ETAKO LABORATEGI BATEAN

Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Oraingoan ordea, historian lehen aldiz, operazioa errentagarria izatea lortu dute. Zabaldutako aukera bide onetik jarraitzen badu, gizateriaren energia beharrak asetzeko eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian, pausu itzela emango …

GABONAK ETA ARGIAK

GABONETAKO IKUSKIZUNAK: ARGI-KUTSADURA ETA ENERGIA-XAHUKETA. Ekologistak Martxan taldeak desegokitzat jo du zientziaz, kontserbazioaz eta ingurumen-hezkuntzaz arduratzen den erakunde publiko batean egiten den Gabonetako ikuskizuna. Horrelako argi-ikuskizun batek dakarren energia-xahuketa, beharrezkoa ez izateaz gain, etikoki eta ekologikoki onartezina da egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruan. http://r.mailing.gestiondeservidor.com/lnk/BAAAA5dpPgMAAAAAAAAAAK003IsAAABEn0sAAAAAAAuLjQBjmrno8OqJOxV5SyG60SoVW_EJsgALpPU/12/HJLUxd8gbJ7X9tWktHMHEQ/aHR0cHM6Ly9tYWlsaW5nLmdlc3Rpb25kZXNlcnZpZG9yLmNvbS9jYW1wYWlnbnMvZmo2NDB5OTl3OWEyNi90cmFjay11cmwveWQ4MDE1MjBhMjc3ZC9lMDFjN2MyZjkzN2Q5NWRkYmIwZWI0Yzg4ZWFmY2EzNWE1ZjY2ZGUy

LOGO BERRIAREN BILA

Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan hausnarketa bat sustatzeko eta izen berrira ohitzen joateko, logo berriaren aukeraketa luzatzen dugu ikastetxeen artean.Anima zaitezte eta parte hartu! Oinarriak GJH estekan topatuko dituzue

EA2030eko Webgunea martxan!

Martxan da jada Donostiako Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Garapen Jasangarrirako Helburuekin jarraituz, oraingoan 7.ari ekingo diogu: Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Bi ikasturtetako jarduna izango dugu. Ongi etorriak!