Konpromisoen trena

Bakoitzaren konpromisoa idatzi eta guztien artean, norabide egokia duen trenean sartu itzazue.

Jarduera hau motibazio-faserako proposatzen da, baina azken faserako ere balio du. Motibazio fasean sortzen diren konpromisoak zerrendatu eta Ostadar Txokoan jartzeko tren baten bagoietan biltzean datza. Bagoi bakoitza konpromiso bat da. Ariketa hori bera egin daiteke udal foroa amaitzean. Horrela, 2030erako Eskolako Agenda aberasgarria izan dela egiazta dezakete, gurpilen arteko konparaketa egin daitekeelarik (hasierakoak eta amaierakoak). Ekintza hau LHkoek eta DBHkoek burutu dezakete.

Era berean, ikasturte amaieran ikasleek hartzen dituzten konpromisoak bateratu eta dekalogo bat osatuko dugu. Poster moduan diseinatu eta geletan edo ikastetxeko edozein inguruan ikusgai jartzeko moduan diseinatuko genuke. Bigarren ikasturtean, 2025/26, aurrekoan egindako dekalogoaren jarraipena egitea proposatuko dugu honako galderei erantzunez: Zer betetzen dugu? Zertan egin behar dugu saiakera handiagoa?…