La Zona de Bajas Emisiones ya se encuentra en marcha y Fundación Cristina Enea ha diseñado una serie de iniciativas para darla a conocer entre el alumnado

Alrededor de 320 ciudades europeas han implantado en los últimos años las Zonas de Bajas Emisiones y desde el 1 de enero de 2025 San Sebastián es una de ellas. El objetivo de la medida es garantizar la calidad del aire en estas zonas, sacando poco a poco los vehículos más contaminantes de los centros, …

Abian da Donostiako Isuri Gutxiko Eremua eta Cristina Enea Fundazioak hainbat ekimen diseinatu ditu ikasleen artean informazioa zabaltzeko

Europa osoan 320 hiri inguruk ezarri dituzte azken urteetan Isuri Gutxiko Eremuak, eta 2025eko urtarrilaren 1etik, Donostia hiri horietako bat da. Neurriaren helburua da eremu horietako airearen kalitatea bermatzea, poliki-poliki ibilgailu kutsakorrenak erdiguneetatik ateraz, hiri jasangarriagoak eta aire garbiagoa duten eremuak lortuz. Donostian, esaterako, 1,2 km2-ko azalera hartzen du Isuri Gutxiko Eremuak (IGE), eta hiriaren …

GARRAIOEN KUTSADURA DA ORAIN DUGUN ERRONKARIK HANDIENA

Hau bera gaur egungo titularra izan liteke, ezta? Tira ba, hemerotekan murgilduz gero, zehazki,1999ko berria dela ikus daiteke. 25 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu! Sartu hurreko loturan:https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1999-06-04&orria=070&zenb=NnQ5TTRvR3FoQkd6enRldG8ybGY2dz09

Mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria

Europa mailan berezia izango den ekimena aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez landa inguruneko biztanleen mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duena. Proiektu pilotuaren lehen fase honetan, aztertuko dira Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepide tartea, nahiz Zerain eta Segura artekoa. https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/mugikortasun-autonomoko-proiektu-aitzindaria-abiarazi-du-gipuzkoak-herri-txikietako-garraio-alternatibak-eraldatzea-helburu

Eskola Agenda 2030 programa berria abian da Donostiako ikastetxeetan

Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Iaz, ikastetxeetako eta hiriko diagnostikoa egin ziren, aurtengoan esku-hartzearen txanda da. Ikasleek hainbat ekintza aukeratu dituzte lehentasunezkoak: energia berriztagarriak hirian eta hiriko puntu kritikoen mapa osatzea besteak beste.

Hasi dugu ikasturte berria!

Martxan da berriro ere Donostiako Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Bertan denok izango dugu parte hartzeko aukera, bai ikasle, irakasle eta gurasoek ere, eta material didaktikoak, jolasak eta albisteak partekatzen jarraituko dugu. Ongi etorriak izan zaitezte!

ENERGIA MERKE ETA AGORREZINA LORTZEKO ESPERIMENTUEK ARRAKASTA IZATEN ARI DIRA AEB-ETAKO LABORATEGI BATEAN

Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Oraingoan ordea, historian lehen aldiz, operazioa errentagarria izatea lortu dute. Zabaldutako aukera bide onetik jarraitzen badu, gizateriaren energia beharrak asetzeko eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian, pausu itzela emango …

GABONAK ETA ARGIAK

GABONETAKO IKUSKIZUNAK: ARGI-KUTSADURA ETA ENERGIA-XAHUKETA. Ekologistak Martxan taldeak desegokitzat jo du zientziaz, kontserbazioaz eta ingurumen-hezkuntzaz arduratzen den erakunde publiko batean egiten den Gabonetako ikuskizuna. Horrelako argi-ikuskizun batek dakarren energia-xahuketa, beharrezkoa ez izateaz gain, etikoki eta ekologikoki onartezina da egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruan. http://r.mailing.gestiondeservidor.com/lnk/BAAAA5dpPgMAAAAAAAAAAK003IsAAABEn0sAAAAAAAuLjQBjmrno8OqJOxV5SyG60SoVW_EJsgALpPU/12/HJLUxd8gbJ7X9tWktHMHEQ/aHR0cHM6Ly9tYWlsaW5nLmdlc3Rpb25kZXNlcnZpZG9yLmNvbS9jYW1wYWlnbnMvZmo2NDB5OTl3OWEyNi90cmFjay11cmwveWQ4MDE1MjBhMjc3ZC9lMDFjN2MyZjkzN2Q5NWRkYmIwZWI0Yzg4ZWFmY2EzNWE1ZjY2ZGUy

LOGO BERRIAREN BILA

Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan hausnarketa bat sustatzeko eta izen berrira ohitzen joateko, logo berriaren aukeraketa luzatzen dugu ikastetxeen artean.Anima zaitezte eta parte hartu! Oinarriak GJH estekan topatuko dituzue