ENERGIA MERKE ETA AGORREZINA LORTZEKO ESPERIMENTUEK ARRAKASTA IZATEN ARI DIRA AEB-ETAKO LABORATEGI BATEAN

Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Oraingoan ordea, historian lehen aldiz, operazioa errentagarria izatea lortu dute. Zabaldutako aukera bide onetik jarraitzen badu, gizateriaren energia beharrak asetzeko eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian, pausu itzela emango da.
Fusioan dago gakoa! Eginiko kalkuluen arabera, fusiorako kilo bat lehengaiak gaurko erregai fosilen kilo batek baino hamar aldiz energia gehiago eman dezake. Energia hori sortzean, gainera, prozesuak ez du berotegi gasik askatzen. Hainbatetan jarri duten adibideari jarraikiz, katilukada bat hidrogenoarekin etxe baten energia beharrak ase daitezke ehunka urterako.

Irakurri gehiago Berrian:

https://www.berria.eus/albisteak/221894/energia-merke-eta-agorrezina-lortzeko-lasterketan-eginiko-laquoaurrerapen-handi-batraquo-iragarriko-dute-gaur.htm

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude