Eskola Agenda 2030 programa berria abian da Donostiako ikastetxeetan

Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Iaz, ikastetxeetako eta hiriko diagnostikoa egin ziren, aurtengoan esku-hartzearen txanda da. Ikasleek hainbat ekintza aukeratu dituzte lehentasunezkoak: energia berriztagarriak hirian eta hiriko puntu kritikoen mapa osatzea besteak beste.

Hasi dugu ikasturte berria!

Martxan da berriro ere Donostiako Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Bertan denok izango dugu parte hartzeko aukera, bai ikasle, irakasle eta gurasoek ere, eta material didaktikoak, jolasak eta albisteak partekatzen jarraituko dugu. Ongi etorriak izan zaitezte!