MARRAZKI LEHIAKETA

Ospatu berri ditugun eskolen arteko foroetara 4 ikastetxeetako 40 marrazki aurkeztu dira. Marrazki hauen egileak LH 1etik 6rako ikasleak izan dira, eta saritua zozketaz atera da. Honen berri MOTIBAZIO atalean topatuko duzue. ZORIONAK IRABAZLEARI!!

BADUGU JADA DONOSTIA2030 LOGO BERRIA!

Badira 3 ikasturte EA21 EA2030 izatera pasa zenetik. Agenda berri honek logo berria behar zuela ikusita, lehiaketa antolatu zen partaide diren ikastetxeen artean. Ikastetxe bakoitzari 5 proposamen eskatu zitzaizkion eta jasotakoen artean hona hemen logo irabazlea eta egilearen gelak jasotako sariaren agiria.