LOGO BERRIAREN BILA

Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan hausnarketa bat sustatzeko eta izen berrira ohitzen joateko, logo berriaren aukeraketa luzatzen dugu ikastetxeen artean.Anima zaitezte eta parte hartu! Oinarriak GJH estekan topatuko dituzue

EA2030eko Webgunea martxan!

Martxan da jada Donostiako Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Garapen Jasangarrirako Helburuekin jarraituz, oraingoan 7.ari ekingo diogu: Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Bi ikasturtetako jarduna izango dugu. Ongi etorriak!